AGATE DEUNA

"Badator apurka, lurra lozorrotik esnatzen hasteko garaia. Kantuan lagunduko diogu, urritz makilaz sabelean kilimak eginez!"


Agate Deunaren eguna otsailaren 5ean da baina Euskal Herrian bezperan ospatzen dugu.

Haurrek zein helduok hiri eta herrietako kaleetara ateratzen gara kantatzera. Abeslariok eskuan makila bat daramagu eta abesten dugunean lurraren kontra kolpatzen dugu abestiaren erritmoa markatuz. Normalean abeslariak korroan jartzen gara eta euskal jantzi tradizionala daramagu. Abestia amaitu eta gero oles egiten da, hau da, ate-joka ibiltzen da dirua edo janari eske.

Gaur egun ezagutzen dugun jai honek jatorri paganoa du: Lurra oles eginez esnatuz joango da. Inhauteriak izango dira neguko jaien amaiera non lurra inausi egingo den. Esnatu.

Agate bezperako jaia, gerora, kristautasunaren ondorioz eraldatutako tradizioa da.


ZER DA OLES EGITEA?

Hiztegiak dio agurturen sinonimoa dela

Lurrari oles egingo diogu koplen bidez

AGATE Koplak fitxategiaren kopia
oles oles (HIK HASI).pdf