2020-2021

COVID-19a eta euskara

Jone Goirigolzarri Garaizar

Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzia Fakultateko irakaslea

jakin.eus

COVID-19aren krisiak orain arteko gizarte ereduaren bideragarritasunaren inguruko zalantzak are gehiago indartu ditu; eta askok gizarte eredu jasangarriago bat eraikitzeko beharra inoiz eta beharrezkoagoa ikusten dute gaur. Mundu jasangarriago baten alde egiteak hizkuntza aniztasunaren eta tokian tokiko komunitateen alde egitea dakar nahitaez. Hala, idatzi honi amaiera emateko, Berrindartu eta jauzi (2020) gogoetan Topalabe taldeko taldekideek bildutako hitzak hona ekarri nahiko nituzke. Horrela diote:

[COVID-19ak eragindako] krisialdiak aukera ezin hobea eskaintzen du komunitatearen garapen jasangarria etorkizuneko estrategiaren ardatzean kokatzeko, eta eragile guztien lankidetzan oinarritutako gobernantza lehenesteko. Euskarak sekulako jauzia egin lezake, baldin eta bilakaera kolektibo horren gidaritzan euskaltzaleok parte aktibo bihurtzen bagara.

Aprobetxa dezagun bada aukera.