GUROT



Zer da GUROT?  Bizkaia mailan, 12-17 urte bitarteko ikasleen artean euskaraz jokatzen den mundu zabaleko kultur galdera-erantzuneko tribial moduko jolas interaktiboa da. Lehenengo fasea banakakoa da, bigarren fasean, 3 partaidez osaturiko taldeek (klanak) hartzen dute parte.


Galderak, gizartea, natura, hizkuntza, artea, kultura, zientzia, kirola eta aisiari buruzkoak dira.


Finalean, Bizkaiko 8 talderik (klanik) onenak egon dira, eta 2, gure institutuko ikasleak, hain zuzen ere: Ibai Peña, Amets Martinez, Eder Gimeno alde batetik; Jason Iyawe, Kimetz Ugalde eta Markel Askasibar bestetik.


Hona hemen San Mamesen jokaturiko finaleko argazki batzuk: